Gure zerbitzuaren erosleak, Euskal Herrikoak, Espainiakoak eta atzerriko lekuetatik Euskal Herria bisitatzera datozen pertsonak dira, baina bereziki Euskal Herrikoentzat egina dago.
Gure bezeroak, 14-45 urtekoak dira batez be, baina hala eta
guztiz be adin handiagokoak direnentzako ere eginda dago, beti ere, kirola gustukoa
dabenentzat eta leku berriak ezagutzea gustuko dabenentzat, guk eskaintzen doguzan
kirolekaz gozatzeko.
Gure zerbitzua erabiltzerakoan kirola
praktikatuko dabe modu gozagarri eta osasungarri batean.
Gure bezeroak zenbat diren kontuan hartzeko, Euskal Herrian
14-45 urteen artean 277802 gazte dagozala kontuan hartu dogu eta kopuru
horretatik %70ak kirola egiten dabe, beraz, guztira Euskal Herrikoak gure
zerbitzua erabiliko ebenak, 193762 izango ziren gutxi gora behera. Euskaditik kapo direnen artean, guk eskaintzen doguzan kirolak praktikatzera 58992 pertsona etorriko zirela deduzitu dogu. Informazio hau guztia Eustat webgunearen bitartez jakin ahal izan dogu.
Euren bizitza estiloari dagokionez, persona hauek oso
dinamikoak izaten dira, kirola praktikatzea gustatzen jakelako eta.
Gure zerbitzua erabiltzeko ez da ahalmen ekonomiko askorik
behar izan be nahiko merkea izango da, gazteentzat egina baitago.