Gure enpresa, erantzunkizun mugatuko sozietatea izango zan zenbait arrazoiengaitik: Enpresa mota honetan bazkide bat baino gehiago egon ahal direlako eta gu hiru bazkide garenez ondo dago, horrezaz gainera, etorkizunean bazkide gehiago izateko aukera eukiko geunke.
Enpresa mota honetan gitxieneko kapitala, 3000€koa da eta gure kapital soziala 30000€ direnez, enpresa hau erabili ahalko geunke.Gure ustez enpresa mota honen ezaugarririk garrantzitsuena, gure ondarea ez dogula arriskuan jartzen da, galtzekotan, enpresa sortzeko jarri dogun dirua bakarrik galduko genduketako. Enpresa hau, sozietate kapitalista da, hau da, kapitala garrantzitsuagoa da bazkideen izaera baino.
Aipatzeko da, bazkidea pertsona fisikoa izateaz gain, juridikoa be, izan daitekeena.
Bazkideen erantzunkizuna, egindako kapital ekarpenaren araberakoa da. Kapitala, partaidetzan bananduta dago. Hau da, zati metagarri eta zati ezin. Enpresa mota honetan, partaidetzaren transmisioa mugatua da ez librea. Kapitala, ondasunak, dirua, enpresa eta eskubideak dira. Bazkidetza, partaidetza lortzeko eskubidea dabe Sozietate gaineko zerga ordaintzen dabe izandako irabaziengaitik.
Beraz, erantzunkizun mugatuko sozietatea enpresa mota hoberena guretzat izango zela erabaki dogu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario