Giza baliabideak


ORGANIGRAMA:





  FUNTZIOAK:


-Zuzendariak (Leire Zubizarreta) funtzio hauek beteko dauz:

  • Helburuak lortzeko emon behar diren urrats guztien sailkapena egin beharko dau.
  • Bere ardurapean daukazan langileei zeregin horien berri emotea. (Kasu honetan langile funtzioa be beteko dau.
  • Langileei jarraibideak emotea zereginak metodo eta prozedura     zuzenak erabiliz egin ahal izan ditzaten.
  • Lan egoera egokiak sortzea, langileengan motibazioa pizteko.
  • Zuzendaria lidergoa izango da, gure kasuan demokratikoa izatea gurako geunke zeren eta, erabakiak, zuzendariak berak hartzeaz     gain, langileek be parte hartzea gustatuko litzaiguke. Horrezaz       gainera, enpresako kide guztien aportazioak, eskakizunak eta abar bultzatu gura dogu.
  • Bere ardura langile berriak kontratatzea be izango da.
  • Kontabilitatea bere esku egongo da.


-Bilbon lan egiten daben langileen arduraduraduna (Julene Sanchez)


  • Bilbon egingo direzan ekintzak koordinatzeaz arduratzen da.
  • Zuzendariak erabakitako azkeneko ideia garatzeaz arduratzen da eta holan gainerako langileei aitortu  egiten deutsen egin beharreko jarduerak.
  • Apuntatu diren pertsonen arabera ze ekintza burutu ahal diren eta zeintzuk ez erabakitzen dau. Horrezaz ezeze, taldeak antolatu beharko dauz.
  • Ekintzak burutuko diren lekuak momentu horretan.
  • Enpresaren bulegoan egongo zan eta beste arduradunarekin batera bezeroei ekintzak eskainiko deutsiez.


-Bilbotik kanpo lan egiten daben langileen arduraduna (Ander Garcia)

  • Bilbotik kanpo egingo direzan ekintzak koordinatzeaz arduratzen da.
  • Zuzendariak erabakitako azkeneko ideia garatzeaz arduratzen da eta holan gainerako langileei esango  deutse egin beharreko jarduerak.
  • Apuntatu diren pertsonen arabera ze ekintza burutu ahal diren eta zeintzuk ez erabakitzen dau. Horrezaz ezeze, taldeak antolatu beharko dauz.
  • Ekintzak burutuko diren lekuak momentu horretan abailagarriak dagozan edo ez hau da bai aterpeak , bai hotelak baita pertsonentzat egokiak diren.
  • Enpresaren bulegoan egongo zan eta beste arduradunarekin batera bezeroei ekintzak eskainiko deutsiez

Langileak

  • Partaideak motibatzeko ardura eukingo dabe eta ekintzak aurrera aterako dabez, arduranek eta zuzendariak barne.
  • Euren lana monitorea izateaz gain beste funtzio bat izango dabe, izan be, publizitatearen arduradunak izango dira horrela bezeroak lortuko doguz.


PROFILAK:
Gure langileen profilak honako hauek izango litzatekez.

-Zuzendaria
  • Hizkuntzetan aditua (EGA, First, bestelakoak...).
  • ADEko gradua eukitea (enpresaren aurrekontuaz arduratuko dalako).
  • Masterra Management skillsen.
  • Aisialdiko Begirale eta zuzendari titulua.
  • Informatikako oinarrizko gauzak jakitea.
-Bilbon lan egiten daben langileen arduraduna
  • Hizkuntzetan aditua (EGA, First, bestelakoak).
  • Jardura fisikoaren eta kirolaren zientziak + Lehen Hezkuntzako gradua.
  • Aisialdiko Begirale eta zuzendari titulua.
  • Informatikako oinarrizko edukiak kontrolatzea.
-Bilbo kanpoan lan egiten daben langileen arduraduna

  • Hizkuntzetan aditua (EGA, First, bestelakoak)
  • Jardura fisikoaren eta kirolaren zientziak gradua
  • Aisialdiko Begirale eta Zuzendari titulua
  • Informatikako oinarrizko edukiak kontrolatzea
-Gidak
  • Turismoko gradua eukitea (gomendioa).
  • Lehen sorospeneko titulua.
  • Hizkuntzetan aditua izatea (EGA, First...).
  • Jendea motibatu ahal izateko gaitasuna.
  • Dinamikoa eta alaia.
-Kiroletako begiraleak
  • Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien gradua edota kiroleetako goi-mailako zikloa egukitea.
  • Lehen sorospeneko titulua.
  • Hizkuntzetan aditua izatea (EGA, First...).
  • Jendea motibatzeko gaitasuna izatea.
  • Dinamikoa eta dibertigarria.
GIZA BALIABIDEEN AURREKONTUA


Pertsona kopuruaSoldatakSoldaten kostua
Zuzendaria11.200€1.200€
Bilboko arduraduna:1950€950€
Bilboko gida langileak:2850€1.700€
Bilboko kirol langileak:3900€2.700€
Bilbotik kanpoko arduraduna:1950€950€
Bilbotik kanpoko gida langileak:2850€1.700€
Bilbotik kanpoko kirol langileak:4900€3.600€
GUZTIRA12.800€/hilero (153.600€urtean)


CURRICULUM