Merkatu segmentazioa

Merkatu segmentazioa esan daikegu dala ondasun edo zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera daben kontsumitzaile taldeka identifikatzea. 

Gure merkatu segmentazioko irizpideak hauek izan dira:
  • Irizpide geografikoak: Gure lokala Bilbon (Hurtado de Amezaga kalea) kokatzea erabaki dogu bertara heltzeko erraza dalako, Metroa, autobusa eta trena oso gertu dagozalako. Gainera, kalea bilbo zentroan dagoanez jende ugari ibilten da hortik. 

  • Irizpide demografikoak: Merkatua bi zati ia berdinetan banatzen dau. Kontsumitzailearen sexuaren arabera, ezberdinduriko ezaugarriak dituen produktuak dagoz. Gure kasuan, eskaintzen doguzan zertbitzuak bai neskak bai mutilak egin ahal dabez. Estimatzen dogu 14-45 urte bitarteko pertsonak izango dirala gure zerbitzuak burutuko dabezanak, beraz gazteentzako egokituko doguz ekintzak. Hori bai, edozein adineko pertsona egingo ahal dauz ekintzak.
  • Irizpide sozioekonomikoak: Gure zerbitzuak ez dira garestiak izango, gizarte-maila guztientzat egokitutako prezioak dira eta baita bizitza-estiloari egokituta.

Produktu-estrategiarekin arrakasta lortzeko eta hautatutako segmentura egokitzeko, beharrezkoa da ondo jakiteamerkatuko kideek zer portaera-ezaugarri daukiezan, bai eta zenbatek esatzen daben be, merkatu potentziala zehaztu ahal izateko.

No hay comentarios: