Gure lokala

Guk behean dagoen lokala diseinatu dogu. Hurtado de Amezagan kokatuta dago. Hilabetero 900€ ordainduko geunke lokal honegaitik.

Kokapen faktoreak oso garrantzitsuak direnez arrakasta izateko hau euki dogu kontuan:

Merkatuaren eskaria: Hau kontuan eduki dogu izan be, enpresa kokatzerakoan, gure zerbitzuak eskari nahikoa izango dauan kontuan hartu behar izan dogu.


Lan merkatua: Aipatzekoa da, zeren eta gure zerbitzua eskaintzerakoan, zein dan behar dogun langile mota jakitea kontuan eduki behar izan dogu, zein dan behar dogun kopurua eta langilea kualifikatuta dagoen ikusi behar izan dogu, gure kasuan esaterako kirolariak izatea izan da gure langileei eskatu deutsegun baldintzetariko bat.

Komunikabideak eta garraioak: Garrantzitsua da gure kasuan zeren eta, erraz heltzeko leku bat izan behar da gure enpresa, ahalik eta garraiobide mota gehien edukita hona heltzeko, esaterako, metroa, autobusa, tranbia...

Hornidura: Kontutan eduki behar da, enpresa martxan jartzeko gure lokalaren barruan edukiko dogun lehengaiak hau da, ura, argia, wifia... eta zenbat diru kostatuko jakun.

Eraikuntza-lanen eta orubearen kostua: Gure enpresa eraikitzeko behar izan dogun lur zorua edo lokala gure kasuan, kontuan eduki behar izan dogu izan be, Moyua ondoan kokatuta dago gure enpresa Bilboko erdigunea dalako eta hortik jendea asko ibiltzen delako.

Legedia: Legedia oso garrantzitsua izan da guretzat zeren eta, enpresa berri bat zabaltzeko, oztopo gehiago jartzen dabez leku batzuetan beste batzuetan baino eta horretaz gainera, herri batzuetan beste batzuetan baino zerga kantitate handiagoa dago. Adibide bat izan daitezke Bilbo eta Donosti izan be, Donostian enpresa bat eraikitzeko zerga kantitatea handiagoa da Bilbon baino.

Inbertsioak eta finantziazioa: Hau oso oso garrantzitsua izan da, dirua lortzeko ze erreztasun dagoan kontuan eduki behar izan dogu eta behin dirua izanda gure enpresa berria jartzeko zein erreztasun izan doguzan kontuan eduki behar izan dogu.

Eskualdearen garapena: Garrantzitsua da, aukeratu dogun hiria (Bilbo) ekonomikoki garatua delako eta hori gure enpresarentzat nahitaezkoa da.


Baina konklusioz esan daikegu, lokal hau batez be aukeratu dogula, bere kokaleku eta irisgarritasunagatik, izan be, Moyua ondoan kokatuta dago, hau da, Bilbo erdian eta zenbait metro eta autobus geltoki alboan daukaz jendeak hona heltzeko errestasuna izateko.


 Hemen batez be, gure proietuari buruzko informazioa emongo jake interesatuta dagozen pertsonei, izan be, behar dogun materiala beste leku batean gordeko geunke. Horrezaz gainera, gure enpresaren kontabilitatea eta egunero zer egingo dan be hemen erabakiko da, hori dala eta, gauza askoz ekipatuta ez egotea pentsatu genduan zeren eta hemen batez be, langileak, arduradunak eta zuzendaria bilduko dira egunero zer egin behar dauan bakoitzak erabakitzeko.
Gure materiala gordetzeko, postu txiki bat jarriko geunke errekaren aurrean Bilboabenturak bezala, han gordetzea erosoagoa dalako. Han piraguak, bizikletak, eskaladako materiala eta abar gordeko geunke.
Postu horregatik hilero 232€ ordaindu beharko geunke, baina bertan ekintza guztietako materiala gorde izan ahalko geunke.




Gure lokalaren diseinua:
Lehenengo lokala kanpotik zelakoa dan erakusten dogu, daukan tamainua ikusteko, gero barrutik zelan dan ikusi daiteke, bideoan ikusi daikegunez, zenbait sofa daukaguz, batez be, bezeroentzat egina, han jesarrita egon daitezen guk informazioa emoten deutsegun bitartean. Honen ostean, ping ponera jolasteko mahai bat ageri da, hau bezeroentzat nahiz guretzat da. Beranduago, bi komun dagozala ikusten da, hala bezeroentzat, nola guretzat eta azkeneko gelan mahai bat ageri da ordenagailu bategaz, han eguneroko kontabilitatea egiteko erabiliko geunke eta horregaitik, zuzendariak eta arduradunentzat bakarrik izango litzateke. Azkenik, lokaletik irtetzean, goitik diseinu guztia zelakoa dan erakusten deusku.